martes, 17 de noviembre de 2015

EKUADOR ETA ARGENTINA

Aurreko asteartean, azaroak 10, arratsalde berezi bat izan genuen eskolan 4.mailako ikasle guztiak. Gure lagun Manik eta bere ama Maiderrek Ekuadorren egindako bidaia kontatu ziguten hango berezitasunak aipatuz. Argazki eta kontu ugariren ondoren ikusitako animalien izenak ikasi genituen frogatzeko jolas bat egin ziguten.
Uxuek ere Argentinako esperientzia baten berri eman zigun, bertan bizi izandakoa kontatu eta hango ikasleen hainbat bideo ikusi genituen. Ikasle trebeak euskaraz ikasten!!
Guzti honen ondoren meriendatxo batekin bukatu genuen.

Eskerrik asko Maider, Uxue eta Manik, oso polita izan da!!!!




2 comentarios: