lunes, 23 de noviembre de 2015

EUSKARAREN EGUNA

Urtero bezala, eta Irurtzunen antolatzen diren Euskal Ekitaldiekin batera, eskolan ere euskararen eguna ospatuko dugu abenduaren 2an, asteazkenean. Helburu nagusia gure hizkuntza kalera ateratzea izango da, herria euskaraz bustitzea. Hori lortzeko, aurtengo ospakizuna berritasun ugarirekin dator. Goizeko lehen orduetan eskolan egiten diren ohiko ekintzez gain, eguerdi aldera, zikloka banaturik, herriko txokoak euskal kantuz beteko ditugu. Ondoren, herriko plazara hurbilduko gara gure hizkuntza lau haizetara zabalduz eta herriari mezu argia igorriz: txin txin, txin txin euskaraz hitz egin. Aurreko urteetan ospatu izan den jaialdian bezala, gurasoen parte hartzea ikaragarria izango dela aurreikusten dugu. Anima zaitezte, guk euskaraz, zuk zergatik ez? Euskara, euskara, jalgi hadi plazara!

Hona hemen guk abestuko ditugun kantak:
ITSASONTZI BATEN:


TXIN TXIN, EUSKARAZ HITZ EGIN:




TXIN, TXIN, TXIN, TXIN,
EUSKARAZ HITZ EGIN!!
ESKOLAN TA KALEAN, LAGUNAK,
SAIATU  GUREKIN!!
Euskararen eguna
iritsi delarik
elkarrekin abestuz, ospatu
nahi dugu zurekin.
Kalean nahiz etxean
triste edo pozik
bihotzeko taupadak, sentitu
euskarazko hitzekin

TXIN, TXIN, TXIN, TXIN,
EUSKARAZ HITZ EGIN!!
ESKOLAN TA KALEAN, LAGUNAK,
SAIATU   GUREKIN

Agertu gatzaizue
taldeka bildurik
kaleak alaitzeko, abestuz
ez dugu lotsarik.
Txikiak ta handiak
denak elkarturik
ozenki esan diogu, oraintxe
baietz euskarari

TXIN, TXIN, TXIN, TXIN,
EUSKARAZ HITZ EGIN!!
ESKOLAN TA KALEAN, LAGUNAK,
SAIATU,  GUREKIN

Gelan eta etxean
euskaraz solastu
gaur eta egunero, lagunak
euskara aukeratu.
Hitz eta pitz gurekin
ahal duzu aritu
Trialalara, abestu, ozenki
ez geratu mutu.

TXIN, TXIN, TXIN, TXIN,
EUSKARAZ HITZ EGIN!!
ESKOLAN TA KALEAN, LAGUNAK
SAIATU,  GUREKIN!!   (berriz)



3 comentarios: