sábado, 5 de marzo de 2016

LABORATEGIKO ESPERIMENTUAK

Naturreko gaia ondo ulertzeko hainbat esperimentu egin ditugu laborategian. Orain esperimentu hoietako batzuk gelan ditugu eta egunero behatzen ditugu bertan gerta daitezkeen aldaketak.

1. ESPERIMENTUA: Zer gertatzen da landareen izerdi landugabearekin?

Gatz mineralen eta uraren nahastea zurtoinetatik hostoetaraino igotzen da.

Laborategian egindako esperimentuan apioa ura eta tinta duen edalontzi batean sartu dugu. Zer gertatuko da??? 
Egunero behatzen dugu gelan ea aldaketarik dagoen...

























2. ESPERIMENTUA: Uretako landareak. Nola sortzen dira oxigenoa eta karbono dioxidoa??? 

Uretako landareetan, lurrekoetan bezalaxe, fotosintesia gertatzen da, hau da, argiaren presentziarekin oxigenoa askatzen dute. 
Nola ikusiko da gure uretako landarea fotosintesia egiten ari dela?





3.ESPERIMENTUA: Karbono dioxidozko su itzalgailua.


Argizaria edo beste edozer erre dadin aireko oxigenoa (O2) behar da nahi eta nahi ez. 

Ozpinari bikarbonatoa gehitzean, karbono dioxidoa (CO2) izeneko gasa sortzen da; askotan entzungo zenuen izen hori, gas hori baita berotegi-efektua sortzen duena. CO2-a sortzean agertzen dira burbuilak. 
Gas hori kandelaren sugarrera iristen da eta CO2-ak aireko O2-a ordezkatzean sua itzali egingo da.




Asko ikasi dugu esperimentu hauekin. Espero dugu zuen gustokoak izatea eta zuek ere etxean froga egitea!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario