Abenduaren 2an Euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Herrian zehar abestera atera ginen talde ezberdinetan banatuta. Gure taldeak Irurtzungo kaleak bi kanta abestuz alaitu zituen: Haurrak ikas zazue eta Itsasontzi baten.
Bukatzeko, herriko plazan guztion artean Txin txin abestia abestu eta aurtengo lema osatu genuen. Txin Txin euskaraz hitz egin!!
Eguna amaitzeko gaztainak jan genituen eta plazan zegoen giroa aprobetxatuz dantzan ibili ginen.
Hona hemen baserritarrez jantzita:
Oso egun polita izan zen. Eskerrik asko Euskara batzordeari eta parte hartzaile guztioi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario