Aurreko asteazkenean eskolan bisita berezi bat izan genuen. Leire (Maddiren ama), Hungara astoa eta Maria, astoaren jabea.
Oso goiz berezia izan zen astoarekin hainbat ekintza egin genituelako. Astoa orraztu genuen, ikutu, usaindu... gure zentzumen guztiak lantzeko aukera izan genuen. Taldeka Hungara sokatik zirkuitu batean zehar eramaten saiatu ginen. Ariketa hau nahiko zaila izan zen astoak belarra jatera joan nahi zuelako eta gainera gu nahiko urduri geundenez, astoak gu nola gauden somatzen duelako.
Ondoren ausartenen txanda izan zen, eta hau bai ekintza zaila, begiak estalita besteon aginduak jarraituz Hungara ibilbidean zehar mugitzea.
Azkenik, guztion artean borobil handi bat egin eta astoa batetik bestera pasatzen joan ginen errelebo gisa.
Oso ondo pasa genuen. Eskerrik asko Hungara eta Maria gurekin egoteagatik eta Leire, ekintza gurekin egitea proposatzeagatik!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario