Gure baratza martxan dago. Hazitegiak gelan handitzen ari dira, bankalak prest daude eta aste honetan Sakanako Mankomunitatekoen hitzaldia izan dugu konposta nola egin azalduz.
- Materia organikoa nola bereizi.
- Bereizitakoa materia konposteran bota, puntu berdea duen konposteran.
- Zuloak egin nahasteko eta haizea hartzeko.
- Botatako materia organikoa materia lehorrarekin estali eta konpostera itxi.
Mankomunitateko Itziar eta Beñatek primeran azaldu ziguten prozesua, ontzi marroiak ekarri zizkiguten eta baita konposterako giltza ere.
Oso interesgarria izan da hitzaldia eta asko ikasi dugu. Orain gu izango gara eskolako gainontzeko ikasleei prozesua azalduko diegunak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario