Atzo apirilak 7, autobusa hartu eta Arruazura joan ginen. Bertan, Albi gaztandegia bisitatu genuen. Aritz artzaiak ikuiluan bisita egin zigun, ardiak ikusi eta ukitzeko aukera emanez eta ardien jeiste lekuan ere egon ginen.
Ondoren, bideo bat ikusi eta mamia egin genuen, bakoitzak gure mami potetxoa etxera eramateko. Azkenik, Aritzek Ekin txakurrarekin ardiak nola mugitzen dituen erakutsi zigun.
Ondoren, bideo bat ikusi eta mamia egin genuen, bakoitzak gure mami potetxoa etxera eramateko. Azkenik, Aritzek Ekin txakurrarekin ardiak nola mugitzen dituen erakutsi zigun.
Eguerdian Arruazu herria zeharkatu eta Uharteraino paseo bat egin genuen. Uharte Arakilgo igerilekuetako parkean bazkaldu genuen eta sako gustatu zitzaigun parkean jolastea, oso parke polita Uhartekoa!!!
Arratsaldean Uharteko frontoian jolastu eta Irurtzunera itzuli ginen.
Oso ondo pasa genuen txangoan!!!
Hona hemen argazki batzuk.
No hay comentarios:
Publicar un comentario