miércoles, 22 de junio de 2016

AIXITA IBILBIDEA

Ikasturteari bukaera emateko eskolako azken egunean mendira txangoa egin genuen. Irurtzundik atera eta Aixita ibilibidea egin genuen Etxeberriraino. Tartean, nekea, irrifarrak, kexak... denetarik egon zen baina primeran pasa genuen.
















Oso ondo pasa udan eta muxu handi bat!!
Idoia eta Aitziber

EGIPTORI BURUZKO BIDEOA

Hona hemen Egiptori buruz Haizeak prestatu duen bideoa.

Berriz ere izugarrizko lana egin duzu. Eskerrik asko, Haizea!!!


GIZARTEKO MAKETAK

Oraingoan aspaldiko historiarekin aritu gara. Liburu asko eta asko irakurri ondoren gurea sortu dugu eta haien bizimodua ondo ezagututa maketak sortu ditugu.
Hona hemen argazkiak









jueves, 16 de junio de 2016

lunes, 13 de junio de 2016

domingo, 15 de mayo de 2016

BARATZA

Gure baratzarekin buru belarri lanean jarraitzen dugu. Batetik, neurriak hartu genituen matematikako neurrien gaia probestuz. Baratza hesitzeko auzolan bat egin genuen eta azkenean dena txukun jarri ondoren gure haziak bertan landatzeko eguna iritsi zen ere. 
Orain lana izango dugu zaintzen, ureztatzen, behatzen...

Baratza neurtu aurretik


Bankalen neurriak hartzen


Auzolanean familiekin





Haziak landatzen






JUAN KRUZ IGERABIDEREKIN

Apirilaren 26an bisita berezia izan genuen eskolan; Juan Kruz Igerabide idazle eta poeta etorri zen gurekin egotera.

Bere liburu ugari irakurri ditugunez, galdera asko egiteko aukera izan genuen eta oso adi egon ginen. Gero, asmakizun batzuekin jolasean aritu ginen eta azkenik, zenbait liburu sinatu zizkigun.